Variolae vaccine birusak ez ditu gure belarriak Covid-19ak bezala kolpatzen. Azken honek mundua astindu du, baina oso berria da, hilabete gutxi ba-tzuk besterik ez du. Lehenbizikoak, ordea, egundoko hondamendiak eragin zituen hainbat eta hainbat mendez. Birus horrek baztanga eragiten zuen, nafarreria, eritasun kutsakor eta hilgarria. Birus hura etxeren batean sartzen zenean, erabat bakartzen zuten. Barnekoei ez zieten irteten uzten, eta kanpokoek ez zuten sartzeko inolako interesik izaten normalean.
Xenpelar bertsolariaren lehen emaztea baztangak hil zuen. Joxe Frantzisko bera ere kutsatu egin zen. Hiru alabarekin etxean bakartuta zegoela, arreba Maria Luisa hura ere bertsolaria joan zen haiek zaintzera. Haurdun zegoen, gainera. Xenpelar aste gutxiren buruan hil zen. Arrebak eta ilobak ere ez zuten askoz gehiago iraun. Harrigarria da hiru alabatxoak birizik irten izana. Halere, hiru hilabeteko epean baztangak 29 lagun eraman zituen Errenterian.
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.