Kalparrak eta gandorrak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko mar. 9a, 08:32

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Kalparrak eta gandorrak'. 

Igandearekin bat egin du aurtengo martxoaren 8ak. Aurten ez da greba deialdirik, baina hemendik aurrera ezer ez da iaz arte bezalakoa izango. Iazkoa ez zen ongi antolatutako aldarrikapen bat izan, ezta jende-tzaren emanak zilegitutako egun gogoangarri bat ere.

ori guztia baino askoz gehiago izan zen, behin betiko aldaketaren hasierako Big Bang-a. Leherketa horrek oinak kopetan eta burmuinak eskuetan utzi dizkigu hainbati, estatus eta botere-harremanen aldaketa bortitz bat eragin du. Bortitzegia begitandu zaio zenbaiti, pedagogia gutxiegiz azaldua beste askori, baina bai gutxi arduratu garela orain arte geuk erabili dugun bortizkeriaz, inolako errudun sentimenik gabe baliatu dugun estatusaz, horrelaxe egituratua etorri zitzaigulako beti berdin jarraitu behar zuela uste izan dugunaz. Familiaren foroak zuzendu egin behar izan du asteon argitara emandako txio bat.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide