Aspaldi konturatu nintzen errazagoa dela euskararik ulertzen ez duten pilotariak kritikatzea. Handik puska batera ohartu nintzen joera horri kontra egin nahiak beste muturrera eramaten ninduela maiz. Geroztik hor nabil, denak neurri berberaz juzgatu nahirik, kritikatuaren ulermen mailari erraparatu gabe. Halere, horrek erakutsi dit aise errazagoa dela distantziatik kritikatzea, eta pilotaren mundua, euskararena bezala, oso eremu murritzekoa da. Afera ez da pilota emankizunetara muga-tzen, astero hartaz eta huntaz idatzi beharrak ere sentiarazten du aski distantzia ez izatearen presioa. Esate baterako, lankide ohi eta lagun duzun norbait lehendakarigai izendatzen dutenean.
Jarraitu irakurtzen noticiasdegipuzkoa.eus atarian.