Erraldoiaren pausa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko ots. 17a, 11:00

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian idatzitako aste honetako iritzi artikulua: 'Erraldoiaren pausa'.

Goraki hitz egiten dutenena nabarmenkeria izaten da gehienetan. Era berean, diskrezioa ez da nabarmentzeko oztopo. Hori ederki islatu da larunbat goizaldean zendu zen gizonarengan. Jose Mutiozabal zarauztarra hil da, Pepe Txabillo. Hamar urte zituela irten zen lehen aldiz erraldoi eta buruhandien kalejiran, buru handia sorbalda gainean eta maskuria eskuan. Hamazazpi zituela bihurtu zen estreinakoz erraldoi. Erakusten zuen engaiamenduaz eta sumatzen zitzaion ilusioaz oharturik, handik denbora gutxira izendatu zuten erraldoi eta buruhandien arduradun. 72 urtez arduratu da herriko festetan haien parte-hartzea tatxarik gabea izan zedin. Urte batzuk badira zamak Oskar semearen esku utzi zituela, baina ardura, arta, sekula ez du bazter utzi.

Jarraitu irakurtzen noticiasdegipuzkoa.eus atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide