Gure hurrengo belaunaldia bertsotan hasi den honetan, ezin sinetsizko aldaketa izan da kantagaietan eta horiei heltzeko arrazoibideetan. Neu hasiberri nintzeneko gai bat dut gogoan: "A ze kiratsa dagoen, bakarren batek jaregin dio." Lazkao Txikik honako hau bota zuen:
"Hau Amuritzak botako zuen
intsentsu usaia du ta".
Intsentsu usaineko artikulua dakart neuk ere. Mezatan gozatu egiten dut. Zergatik ez ote naiz maizago joaten orduan? Kontraesanez beteriko izakiak gara. Loa ere biziki maite dut, baina beti kosta izan zait goiz lotaratzea. Mezatako kontuez ari nintzen. Mezaren errituak eta mezuek, apaiz bakanen bat salbu, ez diote apateko ekarpenik egiten nire espiritualitateari, baina gaur egun meza da kantatzeko aukera ematen duen gune bakarretakoa. Horregatik maite dut mezatara joatea.
Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.