Normal-normal zapalduta

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko urt. 13a, 09:22

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Normal-normal zapalduta'.

normal-normal ari gara lanean, beste zenbait estadiotan izaten ez dugun hurbiltasunarekin gainera", esan zuen Movistar+ kateko Monica Marchante kazetariak Saudi Arabiako futbol zelai batetik egindako konexioan. "Palkoan emakumeak ikusi ditut". Twitter bidez erantzun zion Eli Sarasolak, PSV taldean diharduen atezain donostiarrak: "andregaia bazenu, kartzelan sartuko zintuzkete. Baina dena oso normala eta hurbila...". Egur handi samarra eman diete Marchanteri eta Movistarri sare sozialetan, herrialde hartan emakumeek bizi duten egoera zuritzeko ahalegina delakoan. Espainiako superkopa jokatzen ari dira egunotan, herrialdearen itxura-zuriketa ahalegin neurrigabean. Movistar+ izan da ekitaldi horren irudi eskubideak erosi dituen katea, beste zenbaitek giza eskubideen zapalketagatik uko egin ondoren. Zuriketan laguntzea dateke ordainketa modu bat. Marchantek ez du hoteleko gimnasiora edo igerilekura joaterik, emakumeek debekatuta daukate. Orkatiletarainoko soineko lasaiak eramatera behartuta dago, emakume gorputzaren siluetarik ez antzemateko modukoak. Oraindik bi urte ez dira emakumeei autoak gidatzeko baimena eman zietela. Halere, baimendu aurrez gidatzeagatik zigortutako zenbait emakumek kartzelan jarraitzen dute oraindik. Shaima Jastaniari hamar zigorkada eman zizkioten.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide