Fidatzen nauk hitaz

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko abe. 30a, 14:58

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Fidatzen nauk hitaz'

De Miguel auziaren epaia eman zutenetik izan den zalaparta etengabean, errudun jotakoak berehala espetxera ditzaten fiskaltzak egindako eskaera da azken kapitulua, oraingoz. Fiskaltzak, Josu Izagirre buru, zigorrik handienak ezarri dizkietenak bederen segituan nahi ditu kartzelan. Ez zait zentzurik gabeko eskaera begitantzen. Izagirre gustura dago, eta ulertzekoa da: lortu du azkenean EAJko zen bait goi-kargudunek osasutako ustelkeria-sarea bistaratu eta zigortzea. Salaketak larriak ziren, zigorrak ere bai. Ebatsitako diru kopurua baino larriagoak dira horretarako erabilitako metodoak. Laneko helbide elektronikoak lasai arraio erabili izanak argi uzten du inpunitate eta patxada osoz aritu zirela, ezkuta-tzekorik ezer ez balego bezala, eta ez dago ezer ustelkeria naturalizatzea baino larriagorik. Alderdi politikoek, kasu honetan Eusko Alderdi Jeltzaleak, lehentasuna behar lukete horrelakorik berriz inon gerta ez dadin neurriak hartzea. Ustelkeriak ez baitie alderdiei eragiten soilik, politikari berari eta herritarroi egiten digu errotikako kaltea.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide