Garenari uko

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko aza. 18a, 08:43

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Garenari uko'.

Zerbaitetan huts egin izango du, hain segur, Evo Moralesek. Edo ez. Haren “hauteskunde iruzurra” nork eta nola “frogatu” eta baliatu duen ikusirik, zalantza egitea saihetsezina da. Jeanine Áñez andrea da presidente berria, armadaren indarrez eta bere harrokeriaz. Ezabatu ditu boliviar indigenez duela zenbait urte eginiko txioak, baina beti uzten da arrastoren bat. Aymara indioen urte berriko ospakizunez erdeinuz beteriko mezua zabaldu zuen: “Qué año nuevo aymara ni lucero del alba!! Satánicos, a Dios nadie lo reemplaza!!” Kristauen urte berriaren bezperan, aldiz, destaina darion beste hau: “Y a los que celebran el año nuevo aymara en no sé qué mes, no los quiero ver borracho mañana diciendo: feliz año nuevo”. Indigenekiko gorrotoa eta ezinikusia ezin ditu disimulatu ere egin: “Sueño con una Bolivia libre de ritos satánicos indígenas, la ciudad no es para los indios, que se vayan al altiplano o al Chaco”. Evoren azken egunetako agonian ere lotsarik gabe idatzi zuen: “Pobre indio aferrado al poder.” Ispiluari besterik esanarazten badio ere, Áñezen begitarteak ageri du ez dela arraza zurikoa, argi dago gaitzesten dituen etniak dituela sustrai gajo motzak.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide