Faxisten laineza

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko urr. 28a, 09:13

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Faxisten laineza'.

Istilu larriak dituzte Txilen egunotan. Zentzurik eta neurririk gabeak lirudikete lehen begiratu batean -metroko tarifen igoera txiki batek leherrarazi zituen-, baina txiletarrek bizi dituzten desberdintasunen ondorio dira funtsean. Klase ertain eta baxuko herritar asko baztertuta sentitzen dira;milioika herritarrek hilaren azkenera iristeko arazoak dituzten bitartean, gobernuak ahaltsuenei zergak murriztu dizkie, inbertsioak erakarri eta ekonomiaren hazkundea sustatzeko argudiopean;enpresa handiak eta Txileko polizia federala ustelkeria kasuetan harrapatu dituzte;eta Piñera presidenteari isuna jarri diote, hainbat urtez oporretarako etxe baten zergak saihesteagatik.

Gazteak oldartu egin dira. Pinocheten diktadurarik ez dute ezagutu, baina egunero pairatu behar izaten dituzte hark errotutako desberdintasunak, bizioak, ustelkeria. Diktadorearen itzalak iluntzen du oraindik milioika txiletarren gogoa. Eskuin muturrak, bestalde, lotsa eta beldurrik gabe hauspotzen du haren izena, kaleko manifestaldietan zein hauteskundeetako ekitaldietan.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide