Gudariak eta kontakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko urr. 14a, 09:21

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Gudariak eta kontakizunak'.

16 urte besterik ez nuen. Ni baino zaharragoko lagun batek eskatuta, Bizkaiko herri batera joan nintzen, gudari bati bertso pare bat kantatzera. Nire iruditerian gure aitona zenaren adin bertsuko gizon baten omenaldia irudikatu nuen, Francoren altxamendu militarrari aurre egiteko armak hartu eta gerran eraitsi zituztenetakoren batena. Haiek etortzen zitzaizkian burura gudari hitza aipatu orduko;familia, lana eta zeukaten dena utzi eta, herriaren eta askatasunaren defentsan, kolpe militar bati aurre egitera joan zirenak. Aldiz, hilabete gutxi lehenago atentatu ahalegin batean hildako etakide baten ohorezko monolitoaren aurrera eraman gintuzten. Shockean geratu nintzen. Etakide haren memoriak ere mereziko zuen agian bertsoren bat;bihotza erdibitutako guraso eta senitarteko haiek beharko zuten ausaz zauriak goxatuko zizkien aleren bat. Ondo nekien, baina, nik sentitu eta pentsatzen nuena ez zela hara bildutakoek entzun nahi zutena, haien barruak behar zuena. Neure ikuskera bazter utzi eta xehatutako senide haiek behar zuten hori kantatzera makurtu nintzen, ahal bezain…neutro?

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide