Espainiako politikak ez du pizgarri handirik ematen bi hilabete barru berriz ere botoa ematera joateko. Herritarrek emandako ordezkaritzaren kudeaketa ezin negargarriagoa egin dute gobernua osatzeko abagunea zuten ezkerreko bi alderdiek, baina erantzukizunak berdin banatzea bidegabea litzateke. Unidas Podemos belaunak urratzeraino makurtu da, askok inola espero ez genuen otzantasun eta prestasuna erakutsi du. Sanchez presidenteak, ostera, hasieratik gutxietsi du UP, etengabeak izan dira bazkide ideologiko naturalarenganako erdeinu eta destainak. CISen aurreikuspenen arabera egin ditu Sanchezek azken hilabeteotako urrats guztiak. Bere kalkuluen argitan eta izuen itzaletan, ate denak itxi dizkie ekonomiaz, gizarte politikez, inmigrazioaz edo estatu-ereduaz egin zitezkeen gogoeta eta aldaketei. Azaroko hauteskundeek karta hobeak emango ote dizkiote?
Espainiar eskuinak ere ez du, antza denez, egitasmo bateraturik aurkeztuko, hauteskunde-koalizio gisa bederen. España Suma markari uko egin diote C’s eta Vox alderdiek, eta UPyD xarmatu nahi du orain PPk.
NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.