Ausart anonimoak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko eka. 24a, 07:36

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Ausart anonimoak'. Irakurri:

Imanol kantariari buruzko saio bat lantzen ari zen ETB, Onintza Enbeitak aurkezten zuen Gure doinuak saiorako. Nik Imanolekin bizi izandakoez galdetu nahi zidaten. Onintza oso sentibera sumatu nuen, oso erasana, sentipenak irakiten zituela. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi berria zuen, eta zaleen goxotasuna izan zuen baltsamo. Izan ere, aste batzuk lehenago Che Guevararen figuraz artikulu kritiko bat idatzia zuen, eta haren ondoren pintaketak eta mehatxuak egin zizkioten. Hilabete batzuen buruan, berriz ere mehatxatzaile anonimoen jomugan da Bizkaiko txapelduna. Herenegun bertso saio bat iragarrita zegoen Algortan. Haren atarian, sare sozialen bidez iraindu egin dute, eta boikoterako deia egin. Pankarta bat ere jarri zuten.

Idazleek etxe-txokoan egiten dute lan, bakardadean sortzen dute. Imanolek, ostera, jendaurrean agertu behar izaten zuen, eta horretan diharduenak ezinbestekoa du entzuleen enpatia eta goxotasuna. Are gehiago bertsolariek. Entzuleen babesa eta hurbiltasuna jasota ere nahikoa zail bada bertsogintza, horren faltan ezinezko bihurtzen da.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide