Eskerrik asko, Orokieta!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko eka. 10a, 07:29

Xabier Euzkitze.

ez dago seme-alaben ispiluan begira-tzea bezalakorik norberaren bilakaeraz ohartzeko. Haiek ere aitzinera, urratsez urrats. Txikienak orain amaituko du LH, lehen hezkuntza. Beraz, seme nagusia zein eskola-eredutan matrikulatu erabakitzera behartu gintuen hausnarketaren ondorioen balorazioa egiteko moduan gara.

Gauza praktikoak erabakigarriak izaten dira batzuetan. Hurbiltasuna, esate baterako. Gure kasuan auzi ideologikoak eragin zuen gogoeta nagusia: publiko ala pribatu. Bagenekien publikoaren aldeko hautuak zer nolako ondorioak zekartzan ikaskideen soziologiari dagokionez. Zarautzen ere etorkinen seme-alabak eskola publikoan matrikulatzen dituzte nagusiki, beste eskoletan ez bezalako arraza, jatorri eta hizkun-tza nahasketa dago, baita klase sozialena ere. Horren aldeko hautua egin genuen. Eta asmatu. Dena izan da aberasgarri.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutaki iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide