Gako nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko mai. 20a, 08:53

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Gako nagusia'.

Gaur zortzi, gure botoen bidez, guretzat garrantzi handiko aferak noren kudeaketapean utziko ditugun erabakiko dugu: kultura, hizkuntza, nortasuna, herri-ikuskera, kudeaketa ekonomikoa, gizarte gaiak, bizikidetza, ingurumena, zaborren kudeaketa, etorkinak, mugikortasuna… Eredu desberdinak dira Olano, Izagirre edo Itxasorenak, ez dute zerikusirik Goiak, Karrerek eta Gascok. “Sutan jartzian probatutzen da nolakua dan eltzia” esan zuen Txirritak, eta izan dugu eredu bakoi-tzak zer nolako eltzekoa prestatzen duen dastatzeko aukera.

Postuak argi samar finkatuta daudeke aipatu erakundeetan. Nafarroan, ostera, gauzak estu aurreikusten dira. Eskuin erreakzionarioak sigla bateratuen pean egingo dio aurre azken legegintzaldiko aginte-akordioak berresteko aukerari. Sigla bateratuak idatzi dut, proiektu bateratuaz hitz egitea ezinezkoa baita, baina PPk, UPNk eta C’s-ek badute elkar hartzeko sentipen bateratu indartsu bat: ezinikusia.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide