“Geuk sortzen dugu”. Horrela erantzuten dute dirurik gehien irabazten duten kirolari profesionalek hainbeste irabaztea bidezkoa ote den galdegiten dietenean. Inguru hurbilera begira, Messi edo Cristiano Ronaldo dira adibiderik argienak. Batetik, oso urrun daude, baina, bestetik, Anoetan eta Ipuruan jokatzen dute. Munduko onenak dira. Mila ñabardura eta kontsiderazio moral egin daitezke, baina ez da gezurra, eurek sortzen dute;sartzen dituzten golekin, ematen duten ikuskizunarekin, ordaintzen dien klubari bermatzen dizkioten tituluekin, saltzen dituzten kamisetekin, euren irudiarekin…
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.