Jazarpen ideologikoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko ots. 4a, 06:55

Aste honetako Xabier Euzkitzeren iritzia:

iraganak berunezkoa dirudi batzuetan. Urrats bakoitzean gorputza guztiz bortxatu behar, eta sekula ezin zangorik behar bezala luzatu. Hedabide bat ixteko, susmoak baino zerbait gehiago behar da. Hamar urteren buruan epai batek susmoak funtsik gabeak zirela ebatzi bazuen, uste izatekoa da oinarririk gabeko itxierak kalteturiko komunikabideari kalte-ordaina eman beharko zi-tzaiokeela. Ez zen halakorik izan. Barkamenik ez zitzaien eskatu, are gutxiago ondorioak leuntzen lagundu, eta beste hamar urteren buruan Gizarte Segurantzarekin deusen hobenik gabe pilatutako zorra beste enpresa bati erantsi diote. Egini ez zioten egiten utzi, Garari ez diote izaten utzi nahi. Bataren eta bestearen arteko jarraipen ideologikoan oinarritu zuen Garzón epaileak bien arteko lotura, eta segida horren baitan ezarri diote Garari Eginen zorra.

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide