Sen ona

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko urt. 28a, 08:42

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Denok egon gara, ia bi astez, zulo batean eroritako haur koitaduaren menturan. Informazio horren bila berariaz joan ez direnek ere badakite zer diametro eta luzera zuen legez kanpo egindako zuloak, zer nolako jendetza mugitu duten erreskatean, zenbaterainoko baliabide teknikoak erabili dituzten, nolako zuloa eraiki duten haurra irentsi zuenaren ondoan, nondik joan den meatzari-brigada, nola amaitu den afera. Nazioarteko zenbait komunikabideren arreta piztu duen gertaera honek ez du lerro bat bera merezi izan euskarazko egunkari nazional bakarrean. Beste zenbait hedabidek, ostera, marra gorri guztiak gainditu dituzte. Neurria ez da erraza, inolaz ere.

Andaluziako Kazetarien Kolegioak idatzi baten bidez salatu du hedabide batzuen trataera. “Kazetaritza gidatu behar duten prin-tzipio etiko eta deontologikoetatik aldendu dira. (.) Zenbait enpresa mediatikoren noraeza deitoratzen dugu, beharrezko ez ziren irudiak erakutsi eta kontakizunak egitera eraman dituena, informazioari ezer eransten ez ziotenak, morboa sustatu eta espekulazioari aukerak emateaz harago”. Hori guztia ez ezik, oso egokia iruditu zait hor lanean ari izan diren profesionalei buruzko aipamena: “Aldi berean, gure babesa adierazten diegu beren printzipioen aurkako lana egiten ari diren kazetari eta komunikatzaileei, lanpostua ez galtzeko helburu bakarrarekin.”

Irakurri osorik Noticias de Gipuzkoan kaleratutako iritzia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide