Donostia Futbol Taldea

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko urt. 21a, 06:46

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

duela pare bat urte birdiseinatu zuten Donostiako Udalaren logoa. Hiriaren armarriak bere horretan jarraitzen du, baina logoa berritu egin zuten. Logo berrian koroari eutsi ala ez erabaki beharra zegoen, eta Udalak zenbait donostiar esanguratsu bildu zituen, haien iritzia jakin nahirik. Zenbaiten ustearen kontra, koroari eustearen aldeko iritzia nagusitu zen, aise gainera, eta horren alde mintzatu ziren eremu independentistako zenbait herritar en-tzutetsu ere. Hori ulertzeko, hiriaren sorrerara jo beharra dagoke, eta 1180an Nafarroako Antso Jakituna zen Nafarroako errege. Donostiako lehen armarria XVI. mendekoa izan arren, uste izatekoa da han ageri den koroa Nafarroako erregetzarekin lotu nahi zutela.

Ostegun arratsaldean jakin nuen, Euskadi Irratiko Hiri Gorriansaioaren bitartez, Santiago de Compostelako San Martiño Pinario elizan agertu den grabatuaren berri. Harrian oso egoki zizelkaturiko letrak dira, neurri eta forma oso erregularrekin, bistakoa da horretan trebaturiko norbaiten lana dela. Grabatuak eduki erlijiosoa izango zuela pentsatu zuten, baina harri eta zur gelditu ziren irakurri zutenarekin: “Viva el Donostia FC”. Zer nolako aurpegia gelditu ote zitzaien!

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide