Sareak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko urt. 14a, 09:48

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Pilotalekuetan apustuak %90 jaitsi dira. Dirurik mugitzen ez den tokian, zaleek kirola pasioz bizi arren, giroa sanoagoa izaten da. Diru asko jokatzen zuten apustulariek pilota-enpresei mozkin handiak uzten zizkieten eta, horren ondorioz, ahal berezia izaten zuten, konbinazioak baldintzatu edo pilotariren baten “oporraldia” behartzerainokoa. Halere, alde nabarmena izaten zen espezialitate batetik bestera. Eskuko apustulariak ez ziren, esate baterako, erremontekoak bezain borti-tzak izaten. Zehatzago esanda, apustulari berberek jokabide zakarragoa izaten zuten erremonteko pilotalekuetan eskukoetan baino. Arrazoia nagusi bat zegokeen: kantxa eta harmailak bereizten dituen sare metalikoa. Gauza berbera gertatzen da auto gidariekin. Aurrez aurre sekula inor iraindu ez duen jendeak sekulakoak eta bi esaten dizkio semaforoa berde jarri ondoren berehala abiatzen ez denari. Kateko zakurra txabola ondoko eremuan bezala, auto barnean gotortzen eta gogortzen gara.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide