Arrasto ezabaezina

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko urt. 7a, 10:00

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua:

ostiral goizak Migel Gallastegi handiaren heriotzaren berriarekin esnatu gintuen. Larre motzean hazi zen Asoliartza baserriko semea, bere garaiko ia denak bezala. 1918an sortu eta gerra zibila lehertu baino egun batzuk lehenago egin zuen debuta profesionaletan. Gerrak eta gerraosteak bete-betean harrapatu zuten, beraz, pilotari gisa. Pilotalekuetako akbitibatea martxan jarri zutenean, denbora asko baino lehen hasi zen nabarmentzen, hoberena izatera heltzeko urte batzuk behar izan zituen baina. Migelek eman zion bukaera Atano III.aren 22 urteko erregetzari. Buruz-buruko hiru txapel irabazi zituen, eta laugarrena jokatzeari uko egin, enpresarekin izandako tirabiren ondorioz. Gallastegiren garaipen zerrendak ez du, beraz, beste zenbaitenaren distirarik, baina hura izan da abantailarik handienak eman dituen atzelaria. Bikote on bati bakar-bakarrik aurre egiteko sailetik apartekoa behar du, eta Migelek horrelako norgehiagoka asko atera zituen aurrera. Dozenaka zituen beste lagun batekin hirukote handien kontra jokatutakoak ere. Ahalez beste denak baino indartsuagoa zen, eta prestakuntzaz aurreratuagoa. “Boxeolariei on egiten badie, pilotarientzat ere ez dik txarra behar soka-dantzak” pentsaturik, horretan aritzen zen, abarkak jantzita.

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide