Gizarte kirastuna

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko abe. 10a, 09:04

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Beldurraren botoa izan daiteke, hein batean, Andaluziako eta Espainiako taula politikoan eskuin-muturra indarrez sarrarazi duena. Faktore bat baino gehiago izaten dira, dena den, gizarteen soziologian horrelako aldaketa zantzuak bistaratzen hasten direnean: ohiko alderdiekiko asperdura eta etsia, edo egitura zurrun eta aldagaitzetatik urrundu nahia, esate baterako.

Eta baita eskuin-muturrak nazioartean oso bereak dituen bestelako ezaugarriak ere: etorkinekiko mespretxua, arrazakeria, federalismo eta autonomismoaren aurkako jarrerak, Europako Batasunarekiko ezinikusia… Guri askatasunaren murriztaile iruditzen zaizkigun jarrerak hitz berberarekin lotzen dituzte eurek. Horren erakusgarri da iazko urtarrilean Europako eskuin-muturrak Alemaniako Koblentza hirian egin zuen goi-bilerari jarri zioten izena: Askatasuna Europarentzat.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide