Hankartetik

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko abe. 3a, 06:22

Ziritik.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Aspaldi aldatu zituzten OHO -Oinarrizko Hezkuntza Orokorra- siglak. Aspaldikoak izan gu ere. 6 urtetik 14ra bitarteko haur eta gaztetxoek ikasten zuten, zortzi mailatan sailkatuta.

Gu azken mailan genbiltzan Loiolako Karmelo Etxegarai ikastolan sexualitateari buruzko ikasgaiak ematen hasi zirenean. Orduko maisu-maistrek ez zuten gaurkoen formakuntza eta materialik, baina andereño Maria Jesusek egoki eman zizkigun gure etxeetan tabua zen gai horri buruzko informazioa eta hezkuntza. Gizon-emakumeon ezaugarri fisikoez mintzatzen zitzaigun, ugaltze-aparatuez, sexu-harremanak segurtasunez izateko hartu beharreko neurriez. Gai aspergarri samarrak, egia esan. Baina gorputzen sexu-erakarpenaz ere hitz egiten zigun, gozamen sexualaz, elkarri izan beharreko begiruneaz.

Zenbaiti gazteegiak irudituko gintzaizkion horrelako kontuez aritzeko. Gaurko ikuspegiarekin, pentsatzen dut oraindik hobe izango zela sexuaz ume-umetatik naturaltasunez hezi izan bagintuzte. Izango zen gauza horiek norbere kabuz ikasi beharrekoak direla esango zuenik, baita etxean debekatua zenaz eskolan hitz egitea gaizki iruditutakorik ere. Duela ia 40 urteko gizarteaz eta eskola-komunitateaz ari naiz. Gure inguru eta garaiko atzerakoienak ere ez ziren gaur egun Nafarroako eskuin unionista erakusten ari den itxikeria eta moztasunera hurbildu ere egiten.

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide