Rol deserosoak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko aza. 26a, 05:00

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Bi hitzen esanahia begiratu dut Harluxet hiztegi entziklopedikoan. Inpartzial: denekin berdin jokatzen duena, alderdi jakin baten alde egiten ez duena. Inpartzialtasun: inpartziala denaren nolakotasuna. Lekutan dago gurea. Zurea, nirea, gizakiarena oro har.

Nolakotasun berezko horri aurre egiteak gai-tzeko ahalegina eskatzen du, eta gehien saiatzen dena ere ez da hurbiltzen. Dena geure iritzi, egoera edo interesen arabera epaitzen dugu. Gabriel Rufianek herrien erabakitzeko eskubidea defendatzen du, botere-banaketarik eza salatzen, Espainiako zenbait alderdik frankismoarekin duten atxikimendu sentimentala eta hurbiltasun ideologikoa bistaratzen, auzo-herriko monarkiaren miseriak azaleratzen. Eta horretarako erabiltzen dituen demagogia, hizkera eta keinu guztiak barkatzen dizkiote batzuek, baita txalotu ere. Jarrera horri harro, doilor eta zeken iritziko liokete, eta moldeak kupidarik gabe salatuko, haren erasoen jomugan baleude. Edo, besterik gabe, eurenez bestelako iritziak emango balitu. Ni ere harrapatu ninduen bolada batean. Orain, aldiz, ahalegindu egin behar izaten dut Rufianen oilarkeriak berez gertu samarreko dudan pentsaketarik urrun ez nazan.

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide