9.500 polizia baino gehiago ditu Los Angelesek. Michel Moore da denen buru, aurtengo ekainean izendatua. 21 urterekin hasi zen, patruilari. Geroztik, agente, ikertzaile, sarjentu eta teniente izan da. Orain bere ardurapean da munduko hiririk handienetako baten polizia. Halere, Moore ez du jatorrizko deitura, Santxotena baizik.
Jean Batist Santxotena zuen aita, Urepeleko Larrutegia etxean sortua. Gazterik jo zuen AEBetara. Bertako emazteki batekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten, baina gurasoak bereizi egin ziren eta, urte batzuen buruan, ama Moore deitura zuen gizon batekin esposatu zen. Arkansasen hazi zen Michel, AEBetako estaturik itxienetako batean. Aitaordeak, seme-alaben hobe beharrez edo, emazteari esan zion hobe izango zela haurrei bere abizena jartzea, Santxotena mexikar jatorriko jendearekin lotzen bide baitzuten, eta Arkansasen hori zama izaki.
NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.