Kirolaririk onenek, izar handiek, beren ibilbidea urrezko letraz idatzirik uzten dute historiaren liburuan. Izaten dira garaipen-zerrenda aipagarririk izan gabe ere jarraitzaileen artean arrasto sakona, oroitzapen ahan-tzezina uzten duten kirolariak. Eta badira batzuk, bakan-bakan batzuk, biak uztartzea lortzen dutenak.
Atzo jokatu zuen Koteto Ezkurrak azken partida. Ez da mutiko garaia, baina burdina baino gogorragoa izan da haren gorpu-tza. Elektrikoa, indartsua, ausarta, abila. Denak behar 28 urtez profesional izateko. Epe luze horretan nagusi izan da, buruz buru zein binaka. Erremontearen historian Jesus Abrego Arronizko Magoaren pare-tsu geratu da Kotetoren izena. Atzoko agurrean garairik onenetan bezala ikusi genuen Galarreta. Hunkigarria izan zen.
Irakurri Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua osorik, hemen.