Odolkiak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko uzt. 2a, 19:49

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Joaquín Sabinak ekainaren 2an Donostian eman zuen kontzertuan -ez ahal da azkena izango!- eskaintza berezi bat egin zuen: «Quiero dedicar esta canción a dos amigos, Borja y Barbara, de los cuales no diré los apellidos, porque no les conviene ni a sus carreras ni a la mía». Izenak oso identifikagarriak ziren, noski, eta Ubedako kantariak jolas egin nahi izan zuen horrekin. Egiari zor, Borjaren adskripzio politikoa zatekeen arazo, ez Barbararen ibilbide artistikoa.

Gogoan izango duzue Xabi Alonso Real Madrilen ibili zen garaian txistuak jo izan zizkiotela Euskal Selekzioarekin jokatu zituen partidetan. Txistulari horiek beraiek behin baino gehiago hartu izan zioten kargu tolosarrari, Twiterren eskuin muturreko jarraitzaileak zerrendatik kentzen ez zituela eta. Xabik 11.869.251 jarraitzaile zituen atzo goizean. Zenbat ote ditu gaur? Mila aldiz jarraitzaile gutxiago ditugunok ere lanak izango genituzke edozein muturretakoak identifikatzen, txorizo-muturrak barne.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide