Sekula ez da berantegi

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko mai. 21a, 08:35

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Zenbakiak matematikaz haragoko zerbait dira, edo izan daitezke. Nik 13 urte nituela estreinatu zuten Companys, procés a Catalunya filma. Franco hil osteko efesbeszentzia betean, ikusmin handia piztu zuen Euskal Herrian. Are handiagoa Iraurgi bailaran, Luis Iriondo baitzen protagonista nagusi. Gu Azpeitian bizi ginen orduan, eta gogoan dut neurriz kanpoko ikusminez joan nintzela Soreasu antzokira, gurasoekin batera.

Argiak itzali eta filma ematen hasi aurretik, ariketa matematiko bat agertu zen pantailan, orain oso begien bistakoa gerta litekeena, baina orduan denok elkarri begira utzi gintuena: 4 + 3 = 1. Ez dakit egun hartan bertan edo geroxeago ohartu ginen ariketa horren emaitzaz: lau hegoan, hiru iparrean, Euskal Herri bakarra.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide