Askatasunerantz

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko mai. 7a, 08:34

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Lagun batekin nindoan kalean. Hartaz eta huntaz, munta handirik gabeko gaiez solas arinean. Haren autora iritsi ginenean agurtu genuen elkar, joan beharra zuen eta. Disimuluan egin zuen, agian ez zen ohartu ere egin ikusi nuenik, baina bai, belaunak lurrean tinkatu, burua makurtu eta auto azpian begiratzen ikusi nuen. Eta nire gogoa zeharo ilundu zen, astundu, lohitu. Nire lagunak horrela ibili behar izateko zer egin zuen galdetuko diozu zeure buruari, edo zein lanbidetan aritzen zen. Izan zitekeen izuaren zerga ordain-tzeari uko egindako enpresaria, kazetaria, ertzaina, autobideko ordainlekuko behargina, zinegotzia, unibertsitateko irakaslea, koartelen bateko sukaldaria, sentipenei iragazkirik jarri gabeko artista, iritzi-emailea…

Gogoan dut Kalaka eztabaida-saioa gidatzen nuenean solaskide batzuk bizkartzainarekin joaten zirela Miramongo estudioetara. Oroit naiz bazter guztietara begirada fotografikoz begiratzen zuten mutil haiek harritu egiten zirela telebistako korridoreetan diosala egin eta zer moduz zeuden galdetzeko euren parean geldituz gero.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide