Miresten zaitut

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko api. 16a, 09:31

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Iragan urtean hitzarmen bat sinatu zuten Osakidetzak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak. Helburua ospitalean ingresaturik dauden etorkin-jatorriko haurren gurasoei laguntzea da. Izan ere, badira seme-alabak ospitalean dituzten etorkinak, haiei behar besteko arreta eskaini ezin dietenak. Iazko abuztuan jaiotako neskatxa baten kasua da.

Demagun Jadiya deitzen dela. Izena asmatua da, gertaera benetakoa. Buruko eritasun batekin munduratu zen. Hasieratik ikusi zuten larria zela, baina urrian egoerak okerrera egin eta ingresatu beharra izan zuten. Gurasoak Donostiatik urrun samar bizi batetik, gainerako seme-alabak zaindu beharra bestetik, eta bizimodua ere atera egin behar. Eginahalak egiten zituzten, baina ezinezko gertatzen zi-tzaien 24 orduz alabatxo gaixoarekin egotea.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide