Zarautzen, iazko udan. Emakume batek bi mutiko ikusi ditu bizikleta bat errekara botatzen. Handik metro gutxira beste ume baten urtebetetze-askaria egiten ari ziren. Sabela aski bete dutelarik, lagunarteak eskaintzen dizkienez bestelako libertimendu bat bilatu nahi izan dute, eta ideia hoberik otu ez.
“Giltzarraporik gabeko bizikleta hau botako al dugu errekara?” Zer bururatu, huraxe burutu. Emakumeak haurrei kargu hartu die. Apenas asko estutu diren. Udaltzainei deitu eta minutu gutxira agertu dira. Haien presentziak ohartarazi ditu askarian murgilduta zeuden helduak, bi mutikoen gurasoak barne. Bietako baten aita bizikleta ateratzeko soka baten bila joan den bitartean, amak semearen balentriari garran-tzia kendu dio: “Umeen arteko bihurrikeria bat besterik ez da izan, ez zegoen udaltzainei deitu beharrik”. Umeei kargu hartu dien emakumeari amorruzko eta mehatxuzko begirada bat egin dio. Semeari hitzik ez.
Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.