Sentimenduena

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko mar. 26a, 09:10

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

III. Batzar Orokorra izan zuen atzo SARE Herritarrak.Berriz ere sakabanaketa salatu eta ahalik eta baldintzarik duinenak eskatu zituzten presoentzat zein haien senitartekoentzat. ETAk armak aspaldi eta betiko utziak dituenean, ez dago sakabanaketari eusteko arrazoibiderik, eta estatu baten kartzela-politikak ezin du mendekuan oinarrituta egon.

Atzoko batzarrean datozen 12 hilabeteotarako lan-ildoak finkatu zituzten. Besteak beste, “ezberdinen artean gehiago adostu eta ekimen eta proposamen berriak sustatzearen garrantzia” azpimarratu zuten. Ezbairik gabe, berriz ere ezinbestekoa izango da aldarrikapen horietan ahalik eta sentsibilitate gehien biltzea, sakabanaketa salatuko duen esparru sozial eta ideologikoa albait zabalena izatea.

Jarraitu Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua irakurtzen, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide