Maitasun handiagorik!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko mar. 12a, 08:29

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Duela zenbait urte, ETBn egiten genuen Kontrako Eztarria saioan, Iker Galartza aktorea Jose Ignacio Munilla apezpikuaren larruan sartzen zen noizean behin. Orduan ere denen ahotan zebilen obispo jauna. Ahoberokeria mingarri baten ondorengo polemika betean, esketxaren bukaeran, aurkezleak -neronek, alegia- hitz joko batekin agurtu zuen: “zoaz apez...pikutara!” Egun batzuen buruan, kexa bat iritsi zitzaigun gotzaindegitik. Munillak berak ez omen zuen ezer esan, baina fededun talde batek oso minduta deitu omen zien. Nik sinetsi egin nion kexa idatzi zigunari, jakina.

Radio Marían egin ohi duen irratsaioan, martxoaren 5eko berbaldian, feminismoari buruz aritu zen. Lehen-lehenik, Alcalako gotzainaren aipamena egin zuen. Homosexualitateaz sekulakoak eta bi esanak dituenak oraingoan feminismoa izan du jomugan.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide