Zakurraren soldadutza

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko urt. 22a, 09:22

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Beste garai batera eraman nau Macron presidentearen iragarpenak. Hauteskunde kanpainan agindu zuen, eta hitza betetzeko da, baina hotzikara eragiten du. Frantziar estatuan berriz ezarriko dute nahitaezko soldadutza. Hilabeteko iraupena izango du. Ez du, beraz, garai batekoaren antzik izango iraupenean. Gainerako alderdietan ere ez, menturaz. Halere, gazte askoren bizitza eta kontzientzia astinduko du.

Ez da urte asko kendu zutela, 1996an indargabetu zuen Jacques Chiracek. Monarkien legitimatzaile da, zalantzarik gabe, zenbait erresuma aurreratutan -Norvegia, Suedia, Erresuma Batua, Belgika, Monako, Danimarka...- oraindik indarrean segitzea. Nahitaezko soldadutzari eusten dioten edota derrigortasuna berreskuratzeko bidean diren herrialdeen artean ere badira arras aitzineratuak.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu artikulua irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide