Maitasunez beratu

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko aza. 6a, 15:17

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Lehen aldiz gurera etorri zenean, Pape Espainiara etorri zen. Eskolan eta etxean hala esango zioten, normala denez. Mapan kokatu eta beste kontinente batera zetorrela jakinaraziko zioten, beste hizkuntza bat hitz egiten zen herrialde batera... Garai hartan ur gaineko aparretan zebilen Espainiako futbol selekzioa.

Munduko txapeldun zen, eta Eurokopa irabazteko hautagai nagusi. Urratsez urrats aurrera zihoan. Papek gauza arraroak sumatzen zituen, ordea, ulertzen ez zituen erreakzioak. Edo espero zuenik ez. Realaren golak eta garaipenak ospatzen genituela ikusten zuen, baina Espainiako selekzioarenik ez. Halako batean, galdetu egin zidan: “zuek zergatik ez dituzue ospatzen Espainiaren golak eta garaipenak?”. Esan nion nik nahiago nuela Espainiak irabaztea beste inongo selekziok baino, gehien ezagutzen nuena eta hurbilenekoa huraxe baita, baina ez naizela espainiarra eta ez didatela zirrararik eragiten haren lorpenek. Ez zitzaion gustatu, eta oldartu egin zitzaidan: “ez zarela espainiarra? Zer jartzen du mapan? Eta zure pasaportean?”. Mandoa baino egoskorragoa da Pape, baina gure sentipenek kutsatu eta beratu zuten pixkanaka.

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide