Pozik egon nahi eta ezin

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko urr. 30a, 09:09

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Gustatu zein ez, Raxoiren gobernuak hartu beharreko erabakiak hartu ditu. Espainiak bat, handia eta librea izaten jarrai dezan ezinbesteko zirenak. Bat, bostehun urtez partekatu dugun Hispaniak Katalunia bere duelako. Handia, ez baitu puskarik galduko. Librea, independentisten diktadurapetik askatu baitu. Beti ez dago historian atzera egiten aritzerik.

Ezin ibiliko gara etengabe duela bostehun urte lortutako estatu-kontzeptua bortxaz ezarria izan zela gogoratzen. Errebisionismo gehiegizkoak ez dakar gauza onik. Iraganeko xehetasun gisa ulertu behar da Kataluniako gobernua bere esku hartu duen alderdia Francoren ministro izan zen batek sortua izatea. Ez zaie kasurik egin behar Gasteizen 1976ko martxoaren 3an Espainiako poliziak 5 langile hil zituenean haien arduradun politikoa ministro hura bera zela oroitarazten diguten hemerotekazaleei. Ez du zentzurik gertakari haietan polizia-indarren esku hartzeari “neurriko eta egoki” iritzi ziela gomutatzen aritzeak. Xehetasun hutsaletan galdu beharrean, aitor dezagun Espainia bat, handi eta libre horrek eman digun kohesio, senidetasun eta bizikidetza eredugarria.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide