Herrabideak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko urr. 23a, 09:14

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Ostiral gauean Logroñotik etxerantz nentorrela, irrati espainiarrak entzun behar izan nituen (zer arraiogatik ezin da EiTBren irratirik sintonizatu Iruñea aldean?). Ez ditut ezezegunak, baina herenegun, batetik bestera jauzika nenbilela, beldurgarriak iruditu zitzaizkidan. Denak, publiko zein pribatu, Kataluniaz ari ziren, baina inoren ahotan ezin zen Espainiako Gobernua hartzear zen salbuespen-neurrien aurkako argudiorik entzun.

Adostasunak izua eragiten zuen. Iritzi bakarra agertzeaz gain, Espainiako hedabideak etengabe ari dira joko zikinean. A3 telebista katean, Espejo Público saioan eta albistegietan, eurek behar duten profilik aurkitu ezean “aktoreak” kontratatzen dituzte, entzun nahi dutena esango dutenak. Neska bat ikusi dugu Valentzia hiriburuko kaleetan galduta zebilela esaten, katalanez idatzitako seinaleak ulertzen ez omen zituelako, baina beste bideo batean harrapatu dute hizkuntza horretan bikain hitz egiten. Saio berean hiru neska gazte atera dituzte, espainiar sentitzeagatik unibertsitatean jasan behar izaten omen duten jazarpena salatzen. Horietako bat beste bideo batean harrapatu dute, bi karreraren jabe dela eta lan bila dabilela esaten. Campusean topatutako lehen hiru espainiarrak balira bezala saldu nahi zituzten, eta ezkutatu egin dute haietako beste baten adskripzio politikoa, espresuki esan gabe utzi dute talde jakin batzuetako (C’s eta Societat Civil Catalana) kide aktiboa dela. Beldurra eta desinformazioa dute helburu. Gorrotoa, herra. Herrabideak dira. Horiez besterik elikatzen ez denak, zail du bestelako iritzirik garatzea.

Jarraitu irakurtzen iritzia Noticias de Gipuzkoan.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide