Oraindik ez du aldebakarreko independentzia aldarrikapenik egin Kataluniako parlamentuak, baina ez da horren zain egon beharrik izan ondorioetako batzuk bistaratzeko. Espainiako erregeak hatz erakuslea astindu zuen behin eta berriz, han gertatzen ari omen den haustura sozialaren erru osoa sezesionista doilorrei leporatu eta marko konstituzionala babesteko baliabide guztiak erabiltzearekin mehatxu egiten zuen bitartean. Espainiako Gobernua eta judikatura, bata bestearen hain meneko beti, Katalunia eromen onartezin honetara eraman duten erantzule politiko eta polizialak auzitara eraman eta autonomia bertan behera uzteko prest ageri dira. Bada independentisten ameskeriak lausotzeko berebiziko indarra dukeen beste faktore bat ere: Txintxin jauna.