“Nik ez dut bigarren talderik” dio Realak duela aste bi abiatutako kanpainak. Helburua ez zen, noski, Eibar Futbol Taldea edo norbere herrikoa gutxiestea, Realzale askori erasaten dion birus bati aurre egitea baizik: Barçazaletasunari. Bai, Realzale askoren bigarren taldea Barça da. Zaletasun hori justifikatzeko bi zio nagusi daudeke. Bata politikoa: Real Madril erregimen baten ikur gisa ikusten dugu oraindik, eta hura otzandu dezakeen bakarra Barça da. Bestetik, denoi gustatzen zaigu zer ospatu izatea, eta talde kataluniarrearn jarraitzaile izateak urtero titutuluren bat bermatu samartzen du.
Aurten ez dugu zeharkako pozen beharrik izan, txuri-urdinek denboraldi dotorea burutu dute. Zenbait partidatako azken uneetan hainbat puntu garrantzitsuri ihes egiten utzi eta gero, azken partidako azken minutuan sartu zuen Juanmik Realari Europa Liguerako sailkapena ziurtatzen zion gola.
Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen