Urte batzuk badira Zarauzko azoka gure etxe aurreko kalera ekarri zutela. Ezin zen halakorik onartu. “Zenbat zikinkeria pilatuko den hor! Herritik kanpo ez al zen hobe? Gainera, auskalo nondik etorritako jendea!” Bai ba, bertan ez baitago lapurrik.
Hileko bigarren larunbata, azoka Zarautzen. Aspaldian gutxitan izan da eguraldi ona, baina oraingoan halaxe fortunatu. Galtzerdiz jositako postu baten aurretik pasatzean, “¡artesanía pura!” esan digu ozen lurrean ia ageri ez den neskatxa batek.
Noticias de Gipuzkoan argitaratutako artikulua. Jarraitu irakurtzen.