Zezen saldoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko mai. 8a, 09:36

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Idazle bati baino gehiagori entzun diodan gomendio ren zurrunbiloan itsutu egin baitaiteke idazlea. Dubaik gaitzeko aldaketa izan du iragan mendeko 60ko hamarkadan petrolioa aurkitu zutenetik. Gaur egun bertan aurki litezke munduko luxurik handienak. Han dago eraikinik garaiena, han saltokirik handiena. Luxuzko hotelak, ehunka mila euro balio duten kotxeak, baita urrez estalitakoak ere. Baina gutxiengo aberats hori salbu, bizi izateko duela laurogei urte baino leku gogorragoa da Dubai. Langileek baldintza latzak dituzte, eskubide sindikal eta sozialak hutsaren hurrengoak dira, eta emakumeenak...hutsaren aurrekoak.

Devora Malevb neska gazte norvegiarra bortxatu egin zuten Dubain. Gertukoek behin baino gehiagotan esan zioten salaketarik ez jartzeko, baina ez zien jaramonik egin. Poliziak aintzakotzat hartu zuen salaketa eta epaileak hamalau hilabeteko kartzela zigorra jarri zion. Baina bortxatuari, ez bortxatzaileari. Izan ere, ezkontzaz kanpoko sexu-harremanak izan zituen neskatxa lizunak. Zeuzkan diru guztiak bere defentsan xahutu ondoren, nazioarteko presioak lortu zuen basakeria hura gelditzea.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide