Beti ttunttun gaittun gu

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko ots. 20a, 13:12

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Magisteritza ikasketak egiteko atariko proba bat gainditu beharra ez zaie denei gustatu. Denen gustuko erabakirik ez da inoiz izaten, baina sindikatuen ustez erabaki horrek hezitzaileen bizkar uzten du PISA txostenean emaitza txarrak atera izanaren errua.

Ez dira asko gure seme-alaben heziketaren arduradun zuzenak izango direnena baino eginkizun garrantzitsuagoak, baina beste hainbat ikasketatarako ontzat ematen dugun bahea ez zaigu beharrezko iruditzen maisu-maistrentzat. Probek beti egiten dute hautaketa, behar besteko gaitasun edota prestakuntzarik dutenen eta ez dutenen arteko bereizketa, baina hautatzaileek ere ez dute beti asmatzen. Cristina Borboikoa dugu adibide argia.

Espainiako Cristina infanta zientzia politikoetan lizentziaduna da, eta finantza-erakunde garrantzitsu batek nazioarteko arduradun izendatu zuen. Tuntuna izanda ezinezkoa litzateke bi lorpen horietako edozein, boterearekin konexio bereziak izan ezik.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide