Muturrekoak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko api. 4a, 10:26

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Jatetxerik geihenetan sagardo botilei plastikozko gailu bat jarri ohi diete muturrean, halamoduzko pultsua dutenek gutxiago bustitzen baitute mahai-oihala. Errezilgo adineko gizon batek botila bat sagardo eskatu zuen duela hamar bat urte herriko ostatu batean. Zerbitzariak serio-serio galdetu zion: “muturrekorik nahi al duzu?” Ahoa bete hortz geratu zen gure gizona, mutil gazteari muturrean jotzeko zer motibo eman ote zion ulertu ezinik.

Ez naiz muturrekoen zale, edonolakoak direla ere. Eta min hartu izan dut hizkuntzarekiko ditudan iritzi eta jarrerengatik hala deitu izan didatenetan. Hizkuntzaren talibanak. Gogoetarako bidea eman izan didate, autokritikarakoa baina, tamalez, kritiko horien artean ez zait kontuan hartzeko moduko eredua eskaintzen duenik fortunatu.

Muturreko elkarrizketatzaile kontsideratua dago Ana Pastor, La Sexta kate espainiarreko kazetaria. Euskal Herrian ere izan ditugu -orain gutxiago, nik uste- elkarrizketatzaile bortitzak. Neure izaerarekin bat ez datorrelako izango da hain segur, baina ez dut gustuko jarrera. Biziki arriskutsua atzematen dut, zorroztasunaren lekuan oldarkeria nagusitzen baita maiz. Zorrotza ere eraginkorragoa da abegi oneko delarik.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide