Altxor eta zabor

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko mar. 29a, 11:25

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Gaztetan azkarrean, orain adina bizkarrean, hankak oso makalduta dauzka amona Karmenek. Txikitatik asko ibili izan da bizikletan, eta horrela ibiltzen da orain ere. Pedalei mantso-mantso eragiten dielarik, ez zaio herrenik sumatzen. Seme-alabek hamaikatxo errieta-saio egin diote, ez alferrik! “Zuek esan behar ote didazue niri oinez ala bizikletan ibili behar dudan? Demonio...”

Bera baino zaharragoa zirudien bizikleta batekin ezagutu izan dut beti amona Karmen. Griki-graka hots handi samarrak atera arren, bere zerbitzua zintzo bete du gurpil biko astotxoak. Herenegun arte. Izan ere, zaborra ateratzera joan zenean, bere adintsuko beste emazteki batekin egin zuen topo eta, ohi bezala, kontu kontari hasi ziren. Mihian herrenik ez amona Karmenek, eta lagunak ere apenas.

- Bai, neska, badun jendea bazterretan!

- Jendea? Gaur eguerdian malekoian kabitu ezinik, emakumea!

- Ikusi dinat, bai. Krisian gaudela baina, hiruzpalau eguneko tarteren bat noiz harrapatuko egoten ditun denak etxetik alde egiteko.

Aurrin-azpiko atsoaren pare ordu laurden inguru egin dute marmarrean eta, bizikleta xaharra hartzera jiratu denean, gurpil bikoa falta amona Karmenek.

Jarraitu irakurtzen iritzi artikulua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide