Hemerotekak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko ots. 1a, 09:45

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

George Bush eta Tonny Blairekin batera Azoreetako argazki sonatu hartan fosildu zen Jose Maria Aznar presidentea -disekatutako basurdearen irria lehenagokoa zuen-. Han betikotu zuen bere izena mundu mailako agintari gorenen izendegian.

Gure zibilizazioaren babesle, gure nagusitasunaren berme gisa agertu zitzaizkigun, gizateriaren mehatxu izan zitezkeen diktadore eta integrismo guztiei aurre egiteko bizia arriskatzeko prest baleude bezala. Mehatxari haietako batzuk eraitsi zituzten. Saddam urkatuta hil zuten. Aurrez, munduko bakearen mesedetan, herrialdea bonbardatu eta txikitu zuten aliatuek. Azoreetako hirukote hartatik, Aznar da Irak suntsipen handiko armen gotorleku zelako diskurtsoari eusten dion bakarra. Gu guztion segurtasunak izan dituen beste bi mehatxari gaizto ere beste munduan dira jada. Chavez gaitz batek eramana, Gadaffi bere herriak irentsia, herrialderik onberenen agintarien babesarekin. Chavez eta Gadaffi pertsonaje gaiztoak, zikoitzak, ankerrak ziren, baina Espainiako presidente ohiari noiznahi erakusten dizkiote haiei bostekoa ematen poz-pozik ateratako argazkiak.

Jarraitu irakurtzen iritzi artikulua Noticiasdegipuzkoa.com atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide