Orain askok eraitsi nahi dituzten eskubideen defentsan, gure autogobernuaren oinarriak finkatzen, bidegile lanetan aritu zen buru-belarri. Orduan zein ondoren, zubigile izan da, ekimenez eta espirituz.
Gizon jantzia, bere sinesmenei eta inguruari emana, konbentzimendurik sutsuenak baretasunez defendatzen edo ideiarik urrunenei patxada eta begirunez aurre egiten zekiena. Begirada garbia, tratu atsegina, tranparik gabeko diskrezioa, izate xumea. Xumetasunak ematen die handitasuna adimenik distiratsuenei.
Politikaren ur handitan murgilduta ibili ondoren, urte askoan irakaskuntzari, hezkuntzari eskaini zion denbora eta arreta, ehunka gazterengan txertatu ditu jakintzaz haragoko dohainak: zuzentasuna, ekimena, norbanako zein kolektiboen eskubideen eta burujabetzaren garrantzia, etika...
Jarraitu hemen Xabier Euzkitzeren iritzia eta bertsoa irakurtzen.