Gutuna

Hau ez al da delitu ekologikoa?

Erabiltzailearen aurpegia Urola Bizirik 2022ko api. 27a, 12:05

Urola Bizirik taldeak honako gutun hau igorri du, Txalon Erreka auzoan zegoen baratze batean pilatu den "zikinkeriaren" inguruan.

Ia oraintxe arte, Txalon Erreka auzoan baratze-oilategi bat egon da, erreka ondoan eta auzoaren sarreran, eta baita egoera tamalgarri batean egon ere. Gaur egun, baratza hori bertan behera utzi dute, baina garbiketa lan gutxi egin dutelako, ingurua zikinkeriaz beteta gelditu da.  

Hainbat herritarrok badakigu zein diren balentria horren arduradunak, hau ez baita honelakoak egiten dituzten lehen aldia. Bizpahiru tokitan gauza bera egin dute: lur eremu baten jabe egin, animalia edo baratzea osatu, eta utzi behar dutenean txerrikeriaz beteta utzi.

Udalekoek ere badakite zertaz ari garen, lehenago ere, ekintza antzekoengatik horiek beraiek salatu behar izan genituen eta.

Noiz arte utzi behar zaie horrelako pertsonei nahi dutena egiten?

Hau ez al da delitu ekologikoa?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide