Equo Berdeak taldeak gonbidatuta, Thomas Weitz europarlamentaria, Greens-EFAko kidea eta 2030erako Europako Batasunaren Baso Estrategia lantzen ari den European Greens erakundeko kopresidentea eta Europako Parlamentuko Berdeen ordezkaria Euskal Herrian izan da egunotan, eta joan zen ostiralean, Azpeitia eta Zestoa artean dagoen Lasao auzoa bisitatu zuen. Urola Bizirik natur taldeko hainbat kide gidari zituela, lehen pinudiak izandako hainbat baso sail bisitatu zituen Weitzek.
Hain zuzen ere, "hazkunde azkarreko espezieen –pinua eta eukaliptoa kasu- monolaborantzari lotutako "arazoa bertatik bertara ezagutzeko asmoz izan zen Weitz Lasaon, eta europarlamentariak han adierazi zuenez, Hego Euskal Herrian oraindik aukera dago norabide berri bateko baso politika hasteko. Hain zuzen ere, baso jasangarriak lortuko dituen politika egin beharra nabarmendu zuen Weitzek Lasaon.