'Mozorroak'

Unai Izagirre Etxeberria Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak martxoko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Mozorroak'.

Gaia: Mozorroak

Doinua: ‘Iparragirre abila dela’

 

“Zer mozorrotu behar det aurten?”

da jende askoren kezka

denbora urri izaten baita

eta ideiak gainezka

zer dira karnabalak?

Gizenak eta argalak

uztartzen dituen festa

norbera ez den bat izateko

gau hobeagorik ezta.

 

Nahiz mozorroak maiz erabili

politikan edo prentsan

sortuak ote dira komeni

dena sinistu genezan?

Atera lozorrotik

bizitzak mozorrotik

ere zerbait izan dezan

baina zurean segi munduak

nahiz ta kontrakoa esan!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide