Bernardo Ecenarro enpresan izan dira udal ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko urr. 8a, 09:37

Argazkian, Maitane Unanue eta Miguel Angel Bastida zinegotziak, Azkoitiko alkate Javier ZUbizarreta eta Guillermo Ecenarro Besako zuzendaria.

Maitane Unanue eta Miguel Angel Bastida zinegotziek lagunduta, Azkoitiko alkateak Besa (Bernardo Ecenarro S.A.) enpresa bisitatu du, industriarako pinturen Europako fabrikatzaile nagusietako bat. Urtebete da Elgoibar utzi eta Azkoitiko Ugarte industrialdera lekualdatu zela.

 

Udal ordezkaritza konpainiaren zuzendari nagusiarekin, Guillermo Ecenarrorekin, bildu zen eta hark azaldu zizkien ekoizpen prozesua eta enpresaren garapen internazionalaren nondik-norakoak, lan bilera aurretik lantegia ikusten zuten bitartean.

Elkartze hau Javier Zubizarretak egitea aurreikusita duen bisita planen baitan sartzen da. Helburua da udal erakundearen eta enpresa sarearen artean gizartean eragina izango duten elkarlanerako bideak aztertzea, enplegua dinamizatzeko eta ekonomiaren hazkuntza sustatzeko.

Bernardo Ecenarro bera Azkoitian lana sortzeko egindako apustua izan zen eta adibide bat kutsatutako lurzoruen bilakaeran, jarduera ekonomikoaren gune bilakatuz.

Oñeder zabortegi zaharraren tokian, 110.000 metro karratuko partzela ikus daiteke eta Besak duen eraikitako 20.000 metro karratuko gunea. Besaren helburua, Azkoitian, urteko 20.000 tonako ekoizpenera iristea da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide