'Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketak' baditu sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko ira. 29a, 11:11

Argazkian: Sonia Vazquez eta Maitane Unanue zinegotziak zenbakiak ateratzen.

Bai Euskarari egitasmoa dela-eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa ekimena burutu dute udaletxean. Honela, iragan ostiralean jendaurrean hiru zenbaki sarituak atera zituzten. 

Hauexek dira zenbaki sarituak:

1- 1104 Ikasi Groups Solutions S.L.

2- 1716 kinttela estankoa

3- 2698 Traki harategia

Ordezko zenbakiak, berriz, beste hauek dira:

1- 3011 Traki harategia

2- 0827 Fk kopistegia

3- 0774 Etxaniz autoeskola

Epea 15 egunetakoa da, eta beraz, urriaren 9rako saridunak azaltzen ez badira ordezko zenbakidunek jasoko dute saria. 

Zenbakien jabeek 200 eurotako erosketa-txartel bana jasoko dute Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduetan gastatzeko. Irabazleek erosketa-txartelak Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuan jaso beharko dituzte. Horretarako Jasone Bilbao Udaleko euskara teknikariarekin jarri behar dira harremanetan 943 85 71 75 telefonoan.

Irailaren 14an hasi eta 24a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketarako txartelak bezeroen artean doan banatu zituzten aipatutako Ziurtagiria Azkoitian duten establezimenduek.

Ekimen horren helburua Bai Euskarari Ziurtagiridunak ezagutzera ematea da, berau eskuratu duten herriko eragileek euskararen alde egindako ahalegina txalotzea. Baita euskaraz bizitzeko euskaldunok ditugun gune euskaldunen aukerak jakinaraztea ere. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide